XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); biotzak palast egin zidan: ezin geiago, ta eman nion negarrarri ume bat banitz bezelaxe.

Andik aurrerakoa malko artean izan zan: besarka ta estutu gogorra.

Berak ere etzitun urruti malkoak, baña eutzi egin zion negarrari.

Lagun onak bezela alkarrengandik alde egin gendun.

Arritzekoa de gero! Amar urte bizi izan naiz Jesulagun artean, ta iñork ere etzidan orrelako negar gozorik egin erazi agur egiterakoan: ezta Aita Txomin Landak ere, zan bezelako ogi puzka izan arren.

Nork eragingo...? ta Anai Garatek; ez zakarra izan balitz; baña biguna izan ura, ama batek bezelaxe gaxoei gau ta egun laguntzen zekiena, goxua.

Aren ardura, aren eramana, aren maitasuna! Inazio Deunak, ura zan bezelako zaintsua ta kementsua izanik, ala ere gaxoentzat orrelakotxe maitasuna agindurik zeukan.

Orixe zan Anai Garate'tzaz esateko nuna.

Entzun det santu bat bezelaxe deun usaian il dala; ez naiz bat ere arritzen.

Orrelakotxeak izango aldira gaxoen ardura duten guztiak! batez ere Iñazio Deunaren Semeak.

Ori guzia Marin del Campo'k idatzi dio Perez-Arregi Abari Anai Garate'ren omenez.

Idazlari katoliko ezaguna da; Izparringietan Chafarote; gezur-izena darabil.